Herri batzarra egingo dute gaur, ura eta saneamenduari buruz

Ataria 2016ko apirilaren 19a

Datorren ekainaren 30ean Altzoko Udala eta Gipuzkoako Urak SA Kontsorzioaren arteko hitzarmena amaitzen da. Hitzarmenaren arabera, azken hamar urte hauetan ur eta arazketa zerbitzuak «kudeaketa integrala» deituriko sisteman kudeatu ditu Ur Kontsorzioak Altzon.

Aurrerantzean zerbitzu hauek nola kudeatu erabaki aurretik, herritarren partaidetza sustatze aldera, herri batzarrak egitea erabaki du udalak. Lehenengo batzarra informatiboa izango da, azken 10 urteetako balantzea egiteko, eta horretarako Kontsorzioaren izenean Iñigo Elosegi joango da Altzora. Batzarra gaur izango da, 19:30ean, udaletxeko ekintza aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!