Jakin-mina pizteko ekitaldiak, Olentzero etorri aurretik

Imanol Garcia Landa 2015ko abe. 11a, 16:59

Abenduaren 14tik 19ra hainbat ekitaldi egingo dira Altzon, XIX. Olentzerotan Jakinminez kultur egitasmoaren barruan: hitzaldiak, musika saioak, erakusketa, talo jatea...

Egitarau anitza eta parte hartzailea egiten saiatzen dira, Loli Arandia Kultura Batzordeko kideak azaldu duenez, eta parte hartze horren adibide erakusketa jarri du. Aurten aukeratu duten gaia antzinako neurriak eta lanabesak da. Horretarako herriko baserrietan aritu dira bila "erakusketa polita" osatzeko. Inauguraziora adineko herritar batzuk joango dira eta neurriei buruz hitz egiten ariko dira. "Nola erabiltzen zituzten, zertarako,... azalduko dute. Oso interesgarria izango da", esan du Arandiak.

Azken egunean egingo den talo jaterako izena Elordi elkartean eta Segoretxe tabernan eman daiteke. Altzoko Udalak eta Kultur Batzordeak antolatu dute kultur egitasmoa, Loatzo musika eskola eta Elordi elkartearen laguntzarekin.


Egitaraua

Abenduak 14, astelehena
19:30. Olatz Azurza eta Kepa Etxeburuaren hitzaldia: Energia kontuetan beti betikoak? Ez, badira aukera berriak. Goienerren ibilbidea energia berriztagarrietan. Udaletxeko ekintza eta batzar aretoan.

Abenduak 15, asteartea
19:30. Erakusketaren inaugurazioa. Antzinako neurriak eta lanabesak... lakariak, gaitzeruak, pisu zaharrak, ihitaiak... Hauei buruzko pasarteak kontatuko dituzte hainbat herritarrek. Segidan, mokadu bat egiteko aukera izango da. Batzarremuñon egingo da. Ondorengo egunetan ordutegi hau izango du: abenduak 16, 17 eta 18, 18:00etatik 20:00etara, eta abenduak 19, 16:00etatik 20:00etara.

Abenduak 16, asteazkena
19:30. Jakoba Errekondorekin solasaldia eta Bizi baratzea bere liburuaren aurkezpena. Udaletxeko ekintza eta batzar aretoan.

Abenduak 17, osteguna
19:30. Kapulana bat zintzilik bertso jarrien emanaldia, Miren Amurizarekin. Udaletxeko ekintza eta batzar aretoan.

Abenduak 18, ostirala
15:00. Olentzeroren etorrera eskolara.
18:00. Loatzo musika eskolako ikasleen musika emanaldia elizan.

Abenduak 19, larunbata
09:30. Ibilaldia, Altzo Muñotik irten eta Imazen pagoa bisitatuz. Ondoren, hamaiketakoa.
17:00. 'Izeba tekla' piano emanaldia, Xabier Lizasorekin, udaletxeko lokalean.
19:00. Lorratzak taldearen musika emanaldia, Gaztetxean.
20:00 eta 21:00. Talo jatea Elordi elkartean. 20:00etan, umeak eta gaztetxoak; 21:00etan, gazteak eta helduak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!