Nafarroara irteera antolatu du Altzoko Udalak

Ataria 2015eko irailaren 23a

Urriaren 3an, larunbatez, egingo dute bidaia, eta interesatuek irailaren 28a baino lehen eman beharko dute izena.

Irteeran izena emateko jubilatuek lehentasuna izango dute, nahiz eta adin guztietako jendearentzat antolatu duten. Honakoa izango da egitaraua:

Irteera: 8:30ean Altzoko Plazatik
11:00tan Metauten-go TRUFAREN MUSEORA bisitaldia degustazioarekin
12:30ean Iratxe upategietara bisita
Ondoren Murietako ETAYO Jatetxean bazkaria.
Itzulera: iluntzeko 20:00ak aldera Altzoko Plazan.

Pertsonako prezioa 35 eurokoa izango da, autobusa, bisitak eta bazkaria barne.

Izen-emate epea irailaren 28an, eguerdiko 13:00etan amaituko da. Udaletxeko 943652413 telefono zenbakira, edo Lurdes Muruaren 943650328 telefono zenbakira deitu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!