Herritarren «konfiantza» eskertu du Altzoko EH Bilduk

Imanol Garcia Landa 2015eko ekainaren 12a

Bihar egingo den kargu-hartze ekitaldira joateko gonbidapena egin du.

Altzoko EH Bilduk eskerrak eman dizkie herritarrei udal hauteskundeetan herritarrek emandako «konfiantzagatik» eta «proiektu honetan sinesteagatik». Udaletxera «lanera» doazela azaldu dute, herritarren «babesa» jasota. «Altzotarron alde lan egitera goaz, baina gogoan izan ez garela zazpi aurpegi horiek bakarrik izango Altzoren alde lan egingo dugunak. Altzotar orok izango du zer esan eta zer erabaki», gaineratu dute. Udaleko ateak irekita daudela esan dute, eta «plazerra» izango dela «etorkizuneko Altzo zuekin batera eraikitzen jarraitzea», gaineratu dute.

EH Bilduk zabaldutako oharrean, bihar, udaletxeko bilkura aretoan 13:30ean egingo den kargu-hartze ekitaldira joateko gonbidapena luzatu diete herritarrei, beraiekin elkarbanatu nahi dutela esanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!