Haur altzotarrak euriari deika

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko abenduaren 20a

Olentzerotan jakinminez egitarauan bete-betean sartuta daude Altzon, eta haurren gozamenerako eguna izan da gaurkoa; Patxin eta Potxin pailazoen bisita jaso dute.

Bertako artisauen lanak erakutsiz hasi eta musika emanaldiekin jarraitu zutena, haurren zorioneko plaza bilakatu da gaur. Olentzerotan jakinminez egitarauan, haurrentzako tailerrak eta Patxin eta Potxin izan dira arratsaldez.

Indio mozorroa janzteko aukera izan dute zenbait haurrek, eta "Patxin eta Potxin, euria egin!" oihuka amarru magikoren baten bila jardun dute pailazoekin batera.

Gauean, herri afaria izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!