Miren Balerdi alkateak moztu du inaugurazio ekitaldiko zinta eta bertan izan dira Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde antolaketako diputatua eta Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea. Eraikina bisitatu ostean, hamaiketakoarekin eman diote amaiera inaugurazio ekitaldiari Batzarremuñora bertaratutako guztiek.