Zuzenean aritu da Ataria Irratia Altzotik

Ataria 2014ko martxoaren 28a

Irratia herriz herri dabil azken asteetan. Pasa den ostiralean saioa Alegiatik egin zuen Atariak, eta gaur, Altzon izan da.

Altzoko udaletxetik egin du irratsaioa Atariak, eta eskolako haurrak pasa dira handik, 60 bat inguru, eta baita Jasone Armendariz zinegotzia, Xabier Olano Ogasun eta Finantza saileko idazkari teknikoa, David Azurza abesbatza zuzendaria, Iker Laso eta Jexux Murua herritarrak eta plazako jatetxeko Arandiatarrak ere. 

Izan ere, azken konponketa teknikoek emaitza onak eman dituzte, eta egun, ia eskualde osoan ondo entzun daiteke Ataria Irratia 107,6 fm-ean. Hori ezagutarazteko eta herritarrek irratian zuzenean parte har dezaten ahalbidetzeko egiten ari da zuzenekoak. Alegialdeko zazpi herrietan egongo da datozen asteetan irratia, ostiralero. Hurrengo zuzeneko saioa apirilaren 4an izango da, Ikaztegietatik, eta apirilaren 11n Abaltzizketaren txanda izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!