Altzoko Elordi Elkartean, karta jokoan murgilduta

Ataria 2013ko maiatzaren 15a

Altzoko Elordi Elkartean karta joko txapelketa antolatu zuten larunbatean, urteroko ohiturari jarraituz. Alde batetik, musean ibili ziren herritarrak, eta bestetik, punttuan. Txapelketa hauetan, hamar bikotetik gora aritu ziren buru belarri kartei begira, eta azkenean, bai musean eta baita punttuan ere, bikote berberak iritxi ziren finalera.

Punttuan bikote bat nagusitu zen, eta musean bestea, beraz, irabazle titulua guztien artean banatu zen. Joxe Amiano eta Joxe Mari Agirrek osatutako bikotea izan zen nagusi punttuan, eta Kike Rodriguez eta Haritz Artetxe musean.

Karta txapelketen ondoren, egunari amaiera emateko, afari ederra prestatu zuten Altzoko Elordi Elkarteko kideek. Mahaia jarri orduko 35 lagun elkartu ziren eguneko giro herrikoiaz gozatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!