1976an abiatutako barnetegiaren urteurrena gogoratzeko ekitaldiak izaten ari dira Alkizan, Katebegi bat euskalduntzearen bidean izenburupean. Atzo, Garbiñe Ubedak idatzitako liburuaren, eta Mondragon Unibertsitateko Ainhize Landa, Ibai Lema eta Ivan Callejo ikasleek gradu-amaierako lan gisa egindako dokumentalaren aurkezpena egin zuten. Gaur, berriz, jai giroko egitarauaren txanda izan da: lehenik, Iurre Arrizubietak gidatutako dantza saio herrikoia egin dute, eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Txondor plaza antzezlana izango da ikusgai.