Parte hartze zabala eta harrera beroa izan du aurtengo Naturaren Doinuak

Leyre Carrasco 2026ko maiatzaren 24a

Festa giroan agurtu dute aurtengo Naturaren Doinuak egitasmoa; arratsaldean, Alkizako plazan egin dute emanaldi nagusia herritar askoren ikusmiran.

Bosgarren edizioa izan du aurten Naturaren Doinuak ekimenak, eta gaur arratsaldean egin duten emanaldiarekin agurtu dute. Harrera beroa jaso du aurtengo edizioak; eguraldia lagun izateaz gain, jendetza bildu baita plazan. Ohi moduan, Shrabani Aranzabe ekimeneko sortzaile eta arduraduna den alkizarrak zuzendu du saioa, eta parte hartze zabala izan du aurtengoak, hala nola Xabi eta Kristina Solano, Julen Alonso, Alaia eta Jon Martin, TAG abesbatza, NG banda, Klaap dantza eskola eta Herrikide ikastetxeak izan dira, besteak beste. Emanaldi amaieran, gainera, babesle, boluntario, laguntzaile eta parte hartzaile guztiei aitortza egin diete, eta tartean izan da ATARIA ere. Kitaldelpare txarangak itxi du eguna.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!