Aireratu dituzte lehen notak

Ataria 2026ko maiatzaren 23a

Bosgarren edizioa du Naturaren Doinuak ekimenak, eta askotariko jarduerak egingo dituzte asteburu osoan Alkizan. Desioen zuhaitza eta mikrofono irekia izan zituzten atzo.

Bosgarrena du Naturaren Doinuak ekimenak, eta aurten ere mota askotako hitzorduak prestatu dituzte asteburu osorako. Atzo hasi zuten egitaraua desioen zuhaitzarekin, pailazoekin eta mikrofono irekiarekin, eta gaur biharretan ere askotariko jarduerak egingo dituzte.

Sargoria gorabehera, gazteenak bertaratu ziren lehenak mikrofonora, eta Shrabani Aranzabe antolatzailearen laguntzarekin zein gabe, zenbait abesti interpretatu zituzten publikoaren aurrean.

Naturaren Doinuak

  • Gaur
    • 10:30. Multi tailerrak eta gastronomia postuen irekiera.
    • 12:30. Alurr dantza taldea.
    • 16:30. Egurrezko jolas kooperatiboak.
    • 18:00. Herri kanta.
    • 19:30. Gozategi.
  • Bihar
    • 09:30. Biodantza.
    • 10:00. Azoka.  
    • 12:00. SoinuTxikie.
    • 17:00. Emanaldi nagusia.
      • Ondoren. Kitadelpare txaranga. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!