Finalista guztiak erabakita

Ataria 2025eko ekainaren 19a

IX. Ataria Pilota Topaketaren benjamin A eta alebin mailako finalerdiak jokatu dira Alkizan, eskuzko modalitatean.

Benjamin A mailako finalerdietan, Gorostidi-Artola bikoak Aizpurua-Eskudero bikoari irabazi zion partida esti batean, 14-16. Beste finalerdian, Nazabal-Arteaga bikoak 16-12 irabazi zion Balerdi-Albisu bikoari. Beraz, ekainaren 29ko finalean Gorostidi-Artola eta Nazabal-Arteaga elkarren aurka ariko dira.

Alebinen mailan, berriz, Altuna-Artola bikoak 13-16 irabazi zuen San Sebastian-Aburuza-Iraola hirukoaren (San Sebastian-Aburuza bikoak jokatu zuen) aurka. Beste finalerdian, Zufiria-Etxarri bikoak 5-16 irabazi zion Gorostidi-Goikoetxea bikoari. Beraz, finalean Altuna-Artola eta Zufiria-Etxarri ariko dira elkarren aurka.

Argazkietan, benjamin A mailako finalerdiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!