Jendetza izan da gaur Alkizan. Izan ere, Naturaren Doinuak ekimeneko azken eguna ospatu dute eta egun guztirako programazioa prestatu dute. Goizean izan da zer ikusi eta dastatu, baina arratsaldean, berriz, izan da zertaz gozatu. Urtero egiten duten Naturaren Doinuko emanaldi nagusia egin dute pilotalekuan.
Shrabani Aranzabe Naturaren Doinuko sortzaile eta arduraduna den alkizarrak gidatu du saioa, eta bertan izan ditu TAG Tolosaldeako Ahots Gazteak, Klap dantza taldea, Noa ekitaldiak, Zubimusu ikastola, Esanezin, Porrotx eta Aitor Furundarena, Iñaki Letamendia, Jabi Luengo, Iñigo Asensio, Oihana Fernandez eta Martin Kortaberri musikariak, besteak beste.
Hala ere, aurtengo edikiozo protagonista nagusiak Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Familien Elkartea izan da. Gonbitarekin bat eginez, arratsaldean elkarteko familia ugari izan dira bertan, baita Nekane Lekuona Aspanogiko gizarte zerbitzuetako teknikaria ere.
Aurtengo edizioari amaiera emateko, dantzaldia egin dute plazan Muxutruk erromeriaren eskutik.