Sormenaren Kabia bekarako hautagaitzak aurkezteko epea luzatu dute

Ataria 2023ko uztailaren 5a

Uztailaren 14ra arte luzatu dute epea eta parte hartu nahi dutenek Alkiza.eus eta Fagus-alkiza.eus webguneetan izango ditu oinarriak.

Alkizako Udalak Sormenaren Kabia bekaren seigarren edizioa aurkeztu zuen udaberrian. Hasiera batean artistek proiektuak aurkezteko epemuga ekainaren 30ean jarri zuten arren, antolatzaileak epea luzatzea erabaki dute uztailaren 14ra artte.

"Akiza bezalako paradisu natural batean euren proiektua egi bihurtzeko aukera ematen du proiektuak", aipatu dute antolatzaileek.Oinarri eta zehaztapen guztiak Alkizako udalaren webgunean (www.alkiza.eus) eta Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren webgunean (www.fagus-alkiza.eus) dituzue ikusgai. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!