Irazabalbeitiak bigarren agintaldia abiatu du alkate gisa

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Udalaren eraketa plenoan alkateak hauteskundeetan herritarrek emaniko konfiantza eskertu du eta udal taldea utzi duten Ina Soria eta Shrabanni Arantzabe izan ditu gogoan.

Aurtengo udal hauteskundeetara bi hautagaitza aurkeztu dira. Maiatzaren 28an hiru boto baino ez zituen lortu PSE-EEk eta 128, berriz, Alkizako Abertzale Ezkertiarrak taldeak. Hautagaitza independente honetako zazpi zinegotzik hartu dute gaur kargua Fagus Alkiza interpretazio zentroan.

Inaki Irazabalbeitiak alkate makila hartu ondoren bigarren agintaldiari ekin dio gaur. Halaber, Irazabalbeitiak seinalatu du desafio inportanteak dauzkala udal taldeak datozen 4 urteetan, bereziki plan orokorraren erredakzioa bukatu eta onartzea. "Plan orokorrak Alkizaren etorkizuna eraikitzeko oinarriak emango dizkigu, besteak beste, herriko gazteei herrian bizitzeko etxebizitza-eskaintza egokia antolatzeko erremintak. Behin plan orokorra onartuta, legealdi honetan bertan hasi nahi dugu etxebizitzak eraikitzeko lehen pausuak ematen".

Hauek dira Irazabalbeitiak alboan izango dituen hautetsiak.

  1. Inaki Xabier Irazabalbeitia Fernandez (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  2. Ana Agesta Echecolonea (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  3. Jose Maria Aranzabe Urruzola (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  4. Nagore Arizeta Garmendia (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  5. Koldobika Jauregi Zinkunegi (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  6. Guillermo Jesus Otegi Zubillaga (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  7. Unai Sorarrain Urruzola (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!