Inaki Irazabalbeitiaren bigarren agintaldia Alkizan

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Alkizan. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Inaki Xabier Irazabalbeitia Fernandezek jarraituko du Alkizako alkatetzan. 128 boto eskuratu ditu Alkizako Abertzale Ezkertiarrak taldeak. Baliogabeak 8 boto izan dira, 16 zuri eta %40,38-eko abstentzioa izan da.

"Pozik" agertu da Irazabalbeitia udal hauteskundeetako emaitzekin. "Horrekin ematen digu indarra hurrengo lau urteetan gogoz lan egiteko". Plan orokor berria bukatu eta gauzatzen hastea da udal taldearen asmoetako nagusia. "Aipatzekoa da boto zuria, beti udal kudeaketaren protesta gisa interpretatu duguna, bereziki gutxitu dela aurten aurreko urteekin konparatuta".

Hemen gaurko informazio guztia.

Alkizako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Inaki Xabier Irazabalbeitia Fernandez (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  2. Ana Agesta Echecolonea (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  3. Jose Maria Aranzabe Urruzola (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  4. Nagore Arizeta Garmendia (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  5. Koldobika Jauregi Zinkunegi (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  6. Guillermo Jesus Otegi Zubillaga (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)
  7. Unai Sorarrain Urruzola (Alkizako Abertzale Ezkertiarrak)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!