Kuban jaso duen sariaz Xabier Artola Zubillagarekin

Ataria 2023ko martxoaren 28a

20 urte baino gehiago eman ditu Xabier Artolak Kubako Santiagoko hizkuntzalaritza zentro batekin elkarlanean, eskolarako hiztegi bat garatzen. Edizio ingurunea eraikitzea izan da Ixa taldeko kideen egitekoa proiektu honetan. Oraindik ere, ohorezko lankidetza akademikoa figurari atxikita EHUn jarraitzen du Artolak lanean, hiztegiaren bosgarren edizioa prestatzen, buru-belarri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!