San Martin egunez Erreka Mariren bisita jaso dute Alkizan

Ataria 2021eko azaroaren 11

Kultur etxean Txotxongilo taldeko Enkarni Genuak 'Erreka Mari' emanaldia eskaini die herriko haurrei.

San Martin eguna ospatu dute gaur Alkizan. Eguerdian erretiratuek bazkaria egin dute ostatuan eta arratsaldean kultur etxean umeentzako txotxongilo emanaldia izan da. Enkarni Genuak Erreka Mari obra ezaguna eskaini die bertaratutakoei.

Alkizan San Martinen bueltako egitarauak hurrengo egunetan jarraituko du. Hauek dira prestatu dituztenak:

Azaroak 12, ostirala.
17:00. Haur jolasak, ginkana (bizikletan), musika dantza... frontoian eta ondoren, haur zein helduentzako txokolatea eta pintxoak guraso elkartearen kontura, frontoian.
21:00. Herri afaria Ostatu jatetxean. Ondoren. Kontzertu akustikoa Iker Lauroba eta Leire Berasaluzeren eskutik.

Azaroak 13, larunbata.
17:30. Ianire Aranzaberen kantaldia. Ondoren. Musika Bassagain soinu sistemaren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!