Alkizako Herri Eskola barrutik ikusteko bideoa osatu dute

Ataria 2021eko otsailaren 22a

Alkizako Herri Eskolako ikasle eta irakasleek eraikin berria barrutik ikusi ahal izateko bideoa prestatu dute.

Udaberrian leku aldatu ziren ikasle eta irakasleak Alkizako eskola berrira. Bizi dugun ezohiko egoerak eraginda, ezin izan dute eraikin berria nahi bezala inauguratu. "Kanpotik hamaika aldiz ikusi badugu ere, gutxi dira barruan ibiltzeko aukera izan dutenak", esan dute eskolako arduradunek.

Eraikina barrutik ikusi ahal izateko ikasle eta irakasleek bideoa osatu dute. "Sar gaitezen barrura, goazen! Azala bezain ederra du mamia Alkizako Herri Eskolak".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!