Papera egiteko tailerra egingo dute Ur mara museoan

Ataria 2021eko otsailaren 10a

Otsailaren 15ean izango da 11:00etatik 13:00etara eta 7 urtetik gorako umeek hartu ahal izango dute parte.

Inauteri garaiko opor egunak aprobetxatuz, Alkizako neska-mutilek Koldobika Jauregik eta Elena Cajaravillek zuzentzen duten museoan goiza pasatzeko aukera izango dute.

Paper landareen baratzera bisita egin eta landare zuntzarekin eta paper birziklatuarekin papera nola egiten den ikasteko aukera izango dute. Irudimena landuz, paperaren historia ezagutu eta testura eta kolore ezberdinekin esperimentatzeko aukera izango dute haurrek.

Lantegian osasun eta higiene neurriak bete beharko dira eta ezinbestekoa da aurretik izena ematea. Horretarako kultura@alkiza.eus helbidera idatzi beharko da edo WhatsAppa bidali 688 60 44 66 telefonora. Hiru euro ordaindu beharko dira parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!