Bisita birtuala prestatu dute Alkizan barrena

Ataria 2021eko urtarrilaren 25a

Idoia Unzurrunzaga argazkilariak Alkizako Sormenaren Kabian egindako lana ikusgai dago jada.

2020. urteko Sormenaren Kabia Beka irabazi zuen artistetako bat da Idoia Unzurrunzaga. Argazkilari donostiarrak hiru asteko egonaldia egin zuen Alkizan. Herriko bost auzoetako bizilagunekin Alkizako hainbat txoko berezi bisitatu zituen. Alkizaz eta alkizarrez solasean aritu zen Unzurrunzaga eta herritarrek lurraldearekin duten loturaz gogoeta egin nahi izan zuen sorkuntza lan honen bitartez.

Alkizan ikusi, entzun eta bizitakoak bisita birtualean jaso ditu sortzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!