PuntuEUS-ekin bat egin du Fagus-Alkizak

Ataria 2020ko abenduaren 9a

Interpretazio zentroaren webguneak helbide berria du: www.fagus-alkiza.eus. 

Fagus Alkiza interpretazio zentroaren webguneak helbide berria du. www.fagus-alkiza.com izatetik www.fagus-alkiza.eus izatera pasa da, "euskararentzat eta euskal kulturarentzat sortutako domeinua gure eginez".

Beste hizkuntza gutxitu batzuen esperientziari begiratuta, .eus domeinuak aukera berriak zabaltzen dituela uste du Fagus-Alkiza interpretazio zentroak. "Domeinua, euskara eta euskal kulturaren komunitatearen lehen mailako domeinua da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!