Autodefentsa feminista tailerra egingo dute azaroaren 21ean

Ataria 2020ko azaroaren 6a

Azaroaren 21ean, kultur etxean egingo dute 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 16:30era. Doan izango da tailerra baina aldez aurretik eman beharko da izena, kultura@alkiza.eus helbidean edo WhatsAppez 688 60 44 66 telefono zenbakian.

Emagin elkarteko kideak arduratuko dira tailerra emateaz eta adierazi dutenez, "bizipenak partekatzeko gune bat izango da". Indarkeriaren aurpegi guztiak identifikatzen ikasi eta biolentziari aurre egiteko bitartekoak bilatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!