Kataluniako auziperatuei elkartasuna adierazi die Alkizako Udalak

Ataria 2020ko urriaren 28a

Kataluniako prozesu subiranistari kontrako auziari buruz Espainiako Auzitegi Gorenak urriaren 14an emandako epaia dela eta mozio bat onartu du Alkizako Udalak.

Epaian kondenatuei eta beren familiei "elkartasunik zintzoena" helarazi die udalbatzak, uste baitu epaia "neurrigabea" dela. Epaia ematerako unean desobedientzia zibila sedizio bihurtzeko auzitegiak erabili dituen argudioek herritarren oinarrizko eskubide demokratikoak eta zibilak arriskutan jartzen dituztela uste dute Alkizako udal ordezkariek.

Horregatik, Kataluniako auziaren konponbidea soil-soilik politikoa dela azpimarratu dute eta ez judiziala. "Auzi politikoak bideratzeko legeak ez du kortse aldaezina izan behar. Elkarrizketa zintzoa eta herritarrei erabakitzeko eskubidea ematea da horrelako auzia biratzeko modurik eraginkorrenak, Quebec-eko eta Eskoziako adibideak lekuko". 

Tasak eta prezio publikoak

2020 urterako udal tributuak, tasak eta prezio publikoak onartu ditu Alkizako Udalak. Onartutako aldaketarik nabarmenena izan da eguzki-plakak jartzeagatik emaniko hobariaren iraupena mugatzea, instalazioa egin eta lehen 10 urtetan bakarrik aplikagarria izango da hobaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!