2020/10/30 19:00

Udazken kulturala Alkizan

Udazken kulturala Alkizan
Eliza, Alkiza

Klima atzo eta gaur, Alkizako historia geologikoa.

Asier Hilario Orus Euskal Herriko Unibertsitateko Geologiako doktorea da. Ondare geologikoaren eta geoturismoaren kudeaketan eta komunikazioan dihardu 2005. urteaz geroztik, batez ere Euskal Kostaldeko Geoparkeko arduradun zientifiko gisa. Hainbat irrati eta telebista kateren kolaboratzaile izan da, eta dibulgazio produktu ugari idatzi ditu. Besteak beste, hiru liburu, dozenaka dibulgazio artikulu eta Flysch, haitzen hitza dokumental saritua. Alkizako historia geologikoa zein den azalduko du Hilariok, gure ingurunea milioika urtetan zehar nola aldatzen doan den: aldaketa klimatikoak haitzetan zer idatzi duen kontatuko du.

Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 446.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!