Hegazti sarraskijaleak ezagutzeko bisita gidatua

Tolosaldeko Ataria 2020ko abu. 31a, 09:55

Irailaren 19anegingo dute bisita gidatua eta Alkizako plazatik abiatuko dira 10:00etan. Izena emateko kultura@alkiza.eus helbidera bidali behar da mezua. Aforoa mugatua da.

Alkizarrentzako eta 12 urtera arteko gazteentzako doako irteera izango da eta gainerakoek 4 euro ordaindu beharko dituzte. Bi ordu inguru iraungo ditu irteerak eta ibilbidearen zailtasun maila ertaina da.

Hernio-Gazume Natura 2000 Sare europarraren baitan aitortuta dago eta 2012an Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuten, besteak beste, interesekoak diren espezieak daudelako bertan. Esate baterako, harkaiztien gainean hegan ikusi daitezkeen hegazti sarraskijaleak. Alkiza sai arreen eta sai zurien bizi tokia da, eta begirunez, haiengana gerturatuko dira.

Eremu honetan hiru hamarkada baina gehiagoz basozain lanetan ari den teknikaria izango dute bidelagun. Gidariak paraje hauek ezagutzen ditu eta sai arre eta sai zurien inguruko hamaika bitxikeria azalduko ditu irailaren 19ko bisita gidatuan.

Oharra: koronabirusaren izurriteari aurre egiteko, osasun agintariek ezarritako protokoloak aplikatuko ditugu. Bisita egunean bertan bizi dugun egoeraren araberako protokoloa jarraituko dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!