Idoia Unzurrunzagak eta Maria Andresek irabazi dute Sormenaren Kabia beka

Tolosaldeko Ataria 2020ko abu. 28a, 14:27
Maria Andres dantzaria

Iraila eta azaroa bitartean Alkizan izango dira euren proiektuak burutzeko. Egonaldiaren inguruko xehetasunak irailaren 9an emango dituzte.

Idoia Unzurrunzaga Llach argazkilaria da eta Maria Andres Sanz, berriz, dantzaria. Koldobika Jauregi, Aizpea Goenaga, Nagore Legarreta eta Xabier Artolak osatutako epaimahaiak bi sortzaileek aurkeztutako proiektuak aukeratu dituzte.

Alkizako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, artistek hausnartu, sortu, esperimentatu eta esperientziak partekatzeko egonaldia sortu zuen 2017an. Kultura eta arte sorkuntza hirietatik deszentralizatu eta modu horretara landa eremuko herri txikietan ere proiektu artistikoak gauzatu daitezkeela erakutsi nahi izan zuten. Aurten hirugarren ekitaldia egingo dute. 

Lehenengo bi edizioetan parte hartu duten artisten aholkuak aintzat hartuz, egonaldiak astebete gehiago iraungo du aurten. Hiru astetara zabaldu dute egonaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!