Ontziekin argazki kamerak eraikitzeko tailerra, Alkizan

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko irailaren 11

Argazkia: Tabakalera

Alkizako Sormen Kabiak antolatuta sei urtetik gorako haur eta helduei zuzendutako tailerra antolatu du.

Ontziekin argazki kamerak eraikitzeko lantegia izango da, Nagore Legarretarekin. Metalezko ontzi tapaduna eraman beharko da. Hilaren 16an eta 18an dira saioak 17:00etatik 19:00etara, kultur etxean. Argazkiak egiteko modurik «sinple eta primitiboena» ezagutzeko aukera eskainiko du. Ingurukoa argazkietan jaso, eta jarraian irudiak gela ilunean eta argi gorriarekin errebelatuko dituzte. Haur eta helduak bikoteka, edo helduak banaka eman dezateke izena 688 60 44 66 zenbakian edo kultura@alkiza.eus-era idatzita.

Zuhaitz lepatuei bisita
Hernio Gazumeko zuhaitz lepatuetara bisita gidatua egingo dute larunbatean, 10:00etan plazatik hasita. Izena kultura@alkiza.eus-en eman behar da, eta bi ordu eta erdiko bidea izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!