Erakusketa eta kontzertua izango dira igandean Ur maran

Ataria 2019ko abuztuaren 13a

Begoña Durrutyren 'Bereterretxeren kanthoria' erakusketa izango da ikusgai museoan eta ondoren Ortzian taldearen emanaldia izango da, Juan Kruz Igerabideren olerkiz jantzia

Begoña Durruty ilustratzailearen lanak ikusi ahal izango dira Ur mara museoan, igandean, abuztuak 18, 11:30etik aurrera. Durrutyk 2017an Txalaparta argitaletxean Bereterretxen kanthoria liburua plazaratu zuen, izen bereko baladan oinarrituta. Zuberoako herriak belaunaldiz belaunaldi gaur egun arte kantatu du. Liburuan bildutako ilustrazioak izango dira ikusgai Alkizan.

Bide batez, Ortzian abesbatzak Juan Kruz Igerabideren olerkietan oinarritutako emanaldia eskainiko du igandean. Besteak beste, Ana Elortzak, Miren Jauregik, Amaia Zapirainek, Euken Ostolazak, Jose Luis Toledanok eta Bego Bastarrikak osatzen dute taldea. Poeta adunarra ere bertan izango da.

Goiza borobiltzeko bazkaria egingo da eta begetarianoentzako menua ere egongo da bertan. Hamabi eurotan eman daiteke izena 609 46 59 42 telefonora deituta.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!