Inaki Irazabalbeitia alkate berria Alkizan

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

Alkizako Abertzale ezkertiarra taldeak irabazi ditu hauteskundeak, 130 boto lortuta.

Alkizako Abertzale Ezkertiarra taldeak irabazi ditu udal hauteskundeak Alkizan. Guztira, 130 boto izan dituzte, hau da, boto guztien %76,02. Horrela, beraientzat izango dira udaleko zazpi zinegotziak. PSE-EEk lau boto jaso ditu, 37 boto zuri egon dira eta baliogabeak zazpi. Emaitza horiekin, Iñaki Irazabalbeitia izango da alkate.

Parte hartzea %69koa izan da, hau da, duela lau urteko hauteskundeetakoa baino %5,74 altuagoa. Emaitzei dagokienez, Alkizako Abertzale Ezkertiarra taldeak 145 boto izan zituzten eta PPk zortzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!