'Evaren alabak' antzerki lana eskainiko dute ostiralean

Ataria 2018ko azaroaren 19a

Ostiralean, azaroak 23, 18:30ean egingo dute lehen emanaldia Alkizako plazako gune ezberdinetan. 

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren bueltan antolatu dute ekimena Alkizan eta liburutegian haur zaintza zerbitzua egongo da antzerki lanak irauten duen bitartean.

Antzezlana behar bezala ikusi eta ulertzeko, gehienera 30 ikusleko taldeak onartuko dira. Emanaldi bakarra nahikoa ez bada, bigarren bat eskainiko dute lehena bukatu ondoren. Antolatzaileek, haurrik gabe joatea aholkatu diete herritarrek, antzezlanean jorratzen den gaiaren gogortasuna ikusita.

Indarkeriak gurutzatu dituen hiru emakumeren bizipenak kontatzen ditu antzerki lan honek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!