Eñaut Sorarrainek 12 aldiz igo eta jaitsi du Hernio

Asier Imaz 2018ko urriaren 1a

Alkizatik aterata marka jarri du mendi lasterkari alkizarrak. 24 orduren azpitik iritsi da azken itzulian bere herrira.

Aitor Garmendiak Txindokin egin bezala, Eñaut Sorarrain alkizarrak marka Hernion jarri du asteburuan. Alkizatik abiatuta, 12 aldiz igo eta jaitsi du Hernio 24 orduren barruan. Kasu honetan aurrez ez zegoen horrelako marka edo saiakerarik.

Eñaut Sorarrain ultra lasterketetan ibiltzen da, eta Hernioko marka buruan aspalditik zuen: «Errekor saiakera egiteko gogoa ez da oraingoa. Inguru horietan aritzen naiz entrenatzen eta Herniori omenaldia eskaini nahi nion. Hasiera batean hamar aldiz egiteko asmoa nuen, agian hamaika. Hortik aurrera pentsatu ere ez nuen egiten. Eguraldia ezin hobea izan da eta gaua oso ondo pasa dut. Hor hasi naiz hamabigarrenean pentsatzen. Azkenean dena oso ondo atera da eta oso gustura nago».

23 ordu eta 15 minutu behar izan ditu Eñaut Sorarrainek Hernio 12 aldiz igo eta jaisteko. Proba osoan zehar jende ugari izan du alboan mendi lasterkariak, eta guztientzat esker oneko hitzak izan ditu alkizarrak.

Goizean lortutakoaz hitz egin du Sorarrainek Ataria Irratian

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!