24 ordutan 12 aldiz egin du Alkizatik Herniorako igoera eta jeitsiera Eñaut Sorarrain alkizarrak. 23 ordu eta 15 minutuko denboran ezarri du, hain juxtu, marka. Aspalditik zuen erronka egitea buruan, eta une egokia zela ikusita egin du asteburuan: ""ena oso ondo atera da. 10 aldiz egitea posible ikusten nuen eta agian 11 egiteko aukera ere bai, baina, 12 aldiz egitea ez nuen espero. Eguraldia ere paregabea izan da. Oso pozik nago, izugarria izan da, jende ugariren babesa jaso dut".
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?