Martxan dira Alkizako baserri paisaiak ezagutzeko ibilbide gidatuak

Ataria 2018ko maiatzaren 15a

Fagus Alkiza Interpretazio zentroa bisitatu eta Baserri Paisaien Ibilbide gidatuta egiteko aukera izango da, larunbatean, maiatzaren 19an.

Alkiza, Hernio-Gazume mendilerroaren iparraldeko magalean dago kokatua, 340 m-ko altueran, ondorioz, inguratzen duen paisaiarengatik da ezaguna. Gure inguruko herriek duten paisaia ordea, ez da bere kasa sortu, ez da erabat naturala. Belardi, soro, baratza, baso eta larre horiek sortzeko eta mantentzeko baserritarren urteetako esfortzua ezinbestekoa izan da. 

​Baserri paisaien eraikuntzan gure arbasoek izan duten eragina eta garrantzia ezagutzera emateko, Alkizako Udalak "Baserri Paisaien Ibilbidea" sortua du. Larunbatetik  aurrera, ibilbide hori gidarekin egiteko aukera izango da.

Ibilbidea herriko plazatik abiatuko da eta Alkiza inguruko bi muino zeharkatuko ditu. Bipagoeta baserriaren parean, ibilbide motzagoa edo luzeagoa aukeratzeko modua izango da. Edozeinetara ere, bidea erraz egiteko modukoa da.

Ibilbidea egin aurretik, nahi izatera, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera izango da horretarako egokitutako bisita baten bidez. 

​"Baserri Paisaien Ibilbidea" egiteko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako kultura@alkiza.eus helbidera idatzi beharko da, edo bestela honako telefono zenbaki honetara dei daiteke: 688 604 466.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!