Orientazioa lantzeko tailerra Hernioren magalean

Ataria 2018ko maiatzaren 7a

Larunbatean, maiatzak 12, 16:00etatik 19:00etara izango da Alkizako plazatik abiatuta. 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute sei euro ordainduta eta osteguna (maiatzak 10) baino lehen kultura@alkiza.eus edo 688 604 466 telefonoan izena emanda.

Alkiza, Aduna eta Larraulgo nerabeentzat orientazioa lantzeko arratsalde pasa antolatu dute. Zumardia elkarteko begiraleek jarritako probak gainditu beharko dituzte bertan parte hartzen duten gaztetxoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!