2018/04/27 16:30

Luzia Espia, ipuin kontaketa

Luzia Espia, ipuin kontaketa
Liburutegia, Alkiza

Liburuaren Nazioarteko egunaren harira, Alkizako Udal Liburutegia kolorez beteko da.

16:30. Txokolate jatea.
17:00. Luzia Espiaren mundu magikoan sartuko dira, Iraitz Lizarragaren eskutik. 

Kontaketa saio berezia proposatzen du Luziak: haurren parte hartzea bultzatuz, pista ezberdinak jarraituko dituzte eta guztien artean ipuin, kontakizun, kondaira, poesia, aho korapilo eta asmakizun mordoa ezagutuko dituzte. Ipuinak partekatu egingo ditu Luziak, ilusioa eta fantasia piztuz haurrengan, kontaketaren protagonista zuzen bihurtuz, entzule aktibo gisara.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!