Artisten presentzia eta iritziarekin ikusi ahal izango dira ondorengo lanak: Myriam Gesalagaren Lur mara serigrafia, Irantzu Lekueren eskultura kontzeptuala, Mari Jose Recalderen La madre 2005 eta Koldobika Jauregik berak Formas en crecimiento 1994an egindako bideoa erakutsiko du, 1994an Donostiako Intxaurrondon jarritako harrizko eskulturari buruzkoa. Gainera, Ur mara museora gerturatzen direnek harginek erabiltzen zituzten tresnak ikusi ahal izango dituzte bertatik bertara.
Arte ekintzaren ondoren bazkaria izango da, Community food delakoa. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta hamar urte bitarteko haurrek 3 euro. Barazkijaleentzako menua ere egongo da. Parte hartu nahi dutenek 609 46 59 42 (Koldobika) telefonora hots egin beharko dute.
Erakusketan parte hartzea librea izango da, baina puntualtasuna eskatzen diete gerturatzen direnei.