Alkizako Herri Ostatua ustiatzeko esleipen prozedura zabaldu da

Ataria 2018ko urtarrilaren 3a

Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik, Alkizako udal bulegoetan.

Alkateak bando bidez jakinarazi duenez, Alkizako Herri Ostatuaren errentamendu eta ustiapen kontratua bukatutzat emango da aurki. Horregatik esleipen prozedura berri bat irekitzea erabaki du udalak.

Prozedura horretan parte hartzeko interesa duenak edo interesatuta egon daitekeen inoren berri daukanak udal bulegoetan izango du informazio guztia. Informazio gehiago 943 69 02 35 telefonoan eska daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!