Herri bilera egingo dute kanposantuaren kudeaketa araudia aztertzeko

Ataria 2017ko urriaren 30a

Azaroaren 7an, asteartea, 19:30ean egingo dute bilera Don Juanena etxean.

Alkizako hilerriaren berritze lanak bukatuta daude. Gai honi buruz, uztailaren 18an herri bileran geratu bezala, behin obrak bukatuta udalak kudeaketa araudi proposamen bat egingo du, bigarren herri bilera batean. Ondorioz, kanposantuko erabilerari buruz eta ezarri behar diren tasei buruz ere proposamen zehatz batzuk garatu ditu Alkizako Udalak. Bileran proposamenak aurkeztuko dira guztien artean eztabaidatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!