2017/10/07 10:00

Lamiak

Lamiak
Alkiza

AIKO taldea, Susana Cencillo, Ana B. Garcia, Juan Kruz Igerabide, Gerezi Jauregi, Koldobika Jauregi eta Iraitz Lizarragak parte hartu dute ekimenean.

10:00. Lamien inguruan: Arte tailer irekia. Koldobika Jauregi eta Gerezi Jauregi. Don Juanena eraikinean. Izena emateko: 609 46 59 42

12:00. Hitzaldia: Lamien mundua, ipuinak, kontakizunak... Juan Kruz Igerabide. Fagus museoan.

17:00. Dantza saio irekia. AIKO taldea. Alkizako plazan.

20:00. Lamiaren zubia, SK efimeroen Ikus-entzunezko emanaldia. Susana Cencillo, akordeoia. Ana B. Garcia, organoa. Iraitz Lizarraga, performanzea. Koldobika Jauregik irudiak. Alkizako Martin de Tours Deunaren Elizan.

Sarrera doan leku guztiak bete arte. Hizkuntza, euskara.
Informazioa gehiagorako: 609 46 59 42

Antolatzaileak:
Mikel Laboa Katedra, Ur mara Museoa, Alkizako Udala eta Martin de Tours Deunaren Eliza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!