Alkizako jaiak 2017

Kriskitinen erritmora

Ataria 2017ko irailaren 8a

Erretirodunak eta haurrak izan dira goizeko protagonista; arratsaldean, herriko gaztetxoek dantza emanaldia eskaini dute eta sagardo dastaketa egingo dute gero.

Atzo hasi ziren Alkizako jaiak eta erretirodunak eta haurrentzako ekitaldiak izan dira, batez ere. Goizean, apar festa egin dute haurrentzat, eta toka txapelketa egin dute heldu zein erretirodunek. Eguerdian, jubilatuak ostatu jatetxean elkartu dira bazkaltzeko. 

Arratsaldean, herriko gaztetxoek dantza emanaldia eskaini dute. 20 dantzari inguru aritu dira dantzan, bi taldetan banatuta. Hainbat dantza eskaini dituzte: arin arina, fandangoa, zinta dantza, xapeloatz, banakoa...45 minutu inguruko emanaldia eskaini dute eta agurrarekin eta kalejirarekin amaitu dute. 

Emanaldiak irauten zuen bitartean, hainbat herritar sagardo dastaketa aritu dira prestatzen; izan ere, alkizarrak ez ezik, inguruko herrietako herritarrak ere hurbiltzen dira bertara. Sagardoaz gain, taloak ere eskainiko dituzte EKO taloren eskutik.

Gauean, punta-puntako bertso jaialdia izango da herriko frontoian: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Amaia Agirre igoko dira oholtzara, eta Haritz Mujika asteasuarra izango da gai-jartzailea. Gero, Bide batez erromeri taldearen emanaldia izango da.

Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!