Ostegunean piztuko da suziria Alkizan, eta haurrak izango dira lehen festa orduetako protagonistak: haur jolasak eta txokolatada egingo dituzte. Etxeko armairuak ere astindu beharko dituzte alkizarrek; izan ere, mozorro festa egingo dute lehen egunean.
Herri kirol lehia eta betso jaialdia dira Alkizako jaietako ekitaldirik ospetsuenetakoak, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Ostiralean, punta-puntako bertso jaialdia izango da herriko frontoian: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Amaia Agirre igoko dira oholtzara, eta Haritz Mujika asteasuarra izango da gai-jartzailea.
Larunbatean, herri kirol saioa izango da frontoian aizkolariekin eta harri-jasotzaileekin. Aizkolariak Aitzol Atutxa, Luis Txapartegi, Arria V, Jon Irazu, Donato Larretxea eta Iker Vicente izango dira. Harri jasotzaileek, berriz, hiru belaunaldien erakustaldia egingo dute: Izeta II, Izeta IV eta Izeta V. Izeta II.aren azken ekitaldia izango da Alkizan.
Ez da hori izango jaietako kirol lehia bakarra: igandean, herritarren arteko pilota partidak jokatuko dituzte. Goizean, haurren arteko partidak izango dira: Amets Mujikak Oier Olasagastiren aurka jokatuko du, Aratz Larruari eta Xuhar Rotetak Markel Odriozola eta Oiñatz Goenaga izango dituzte aurkari, eta azkenik, Urtzi Sorarrain eta Aimar Altuna lehiatuko dira Iñaki Auzmendi eta Aritz Pellejeroren kontra.
Arratsaldean, helduen arteko pilota partidak jokatuko dituzte: Igor Aranzabek eta Igor Gorostidik 3. eta 4. postua lehiatuko dute Josu Eizmendi eta Iñigo Olarraren aurka; finala, berriz, Manex eta Julen Sorrarainek jokatuko dute Urko Aranzabe eta Jokin Saralegiren aurka.
Trikiti doinuak ere ez dira faltako Alkizako jaietan; Bide Batez, Trakets, Laja eta Narbaizta eta Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak izango dira; beraz, hankak eta eskuak astintzeko aitzakiarik ez da falta.
Irailak 7, osteguna
16:00. Festei hasiera emateko txupinazoa.
Ondoren. Haur jolasak.
Jarraian. Txokolatada.
18:00. Mozorro festa.
21:00. Herri afaria Ostatu jatetxean.
Ondoren. Laja eta Narbaiztarekin trikitixa.
Irailak 8, ostirala
12:00. Meza nagusia.
12:00. Apar festa.
Jarraian. Toka helduentzat.
14:00. Jubilatuen bazkaria ostatu jatetxean.
17:00. Herriko gaztetxoen dantza emanaldia.
18:30. Sagardo dastaketa.
Ondoren. Taloak egongo dira salgai EKO taloren eskutik.
23:00. Bertso jaialdia: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Amaia Agirre. Gai-jartzailea: Haritz Mujika.
Ondoren. Bide Batez taldearekin dantzaldia.
Irailak 9, larunbata
10:30. Haur eta gaztetxoentzat txirrindulari lasterketa.
14:00. Barrikote bazkaria.
18:00. Disko-festa.
23:00. Herri-kirol saioa herriko frontoian aizkolari eta harri-jasotzaileekin.
Aizkolariak: Aitzol Atutxa, Luis Txapartegi, Arria V, Jon Irazu, Donato Larretxea eta Iker Vicente.
Harri jasotzaileak: Hiru belaunaldien erakustaldia egongo da; Izeta II, Izeta IV eta Izeta V. Izeta II.aren azken ekitaldia izango da Alkizan.
Ondoren. Trakets taldearekin erromeria.
Irailak 10, igandea
10:00. Meza.
11:00. Haurren pilota partidak.
12:00. Txakolin dastaketa.
17:00. Herriko beteranoen arteko pilota txapelketaren finala eta 3. eta 4. postua.
Ondoren. Ansorregi eta Larrañagarekin trikitixa.