'Piztu itxaropena' kanpaina martxan

Ataria 2017ko urtarrilaren 9a

Saharar errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzeko elikagai bilketa egitea da kanpainaren helburua. Alkizako Udalak herritar guztien laguntza eskatu du, norberak ahal duen tamainan ekarpena egin dezan.

Aurten, lekaleak, hegaluzea, sardinak oliotan, arroza, pasta, olioa, pixoihalak eta azukrea jasoko dituzte. Horrez gain, eskolako materiala ere (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak) bilduko dute udaletxean, urtarrilaren 28ra arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!