Udal eraikinen garbiketa lanak egiteko lan poltsa berritu nahi du Alkizako Udalak, titularren ordezkapenak egiteko. Lan poltsa honetan egoteko izena eman behar da eta horretarako azken eguna, azaroaren 30a izango da.
Bulego orduetan gerturatu beharko da udaletxera eta izen ematerakoan langabezian daudenak beraien egoeraren berri eman dezakete. Ordezkapenak egiteko lehentasuna, langabezian dauden herritarrek izango dute. Lan poltsaren ordena osatzeko izen guztien arteko zozketa egingo da eta ordezkapena egiteko ordena hori jarraituko da eta errotatiboa izango da.
Ordezkapen kasu bakoitzean aldez aurretik ziurtatuko da zerrendakoen artean zeintzuk dauden langabezian eta, ordenaren arabera, horiek izango dute lehentasuna langabezian ez dauden beste guztien aurretik; inor ez balego langabezian, besterik gabe, lan poltsan izandako postua errespetatuko da.