Alkizan markako herri kirolak

Ataria 2016ko azaroaren 11

San Martin Jaiak ospatzen ari dira alkizarrak. Arratsaldean, haurrentzat herri kirolak prestatu dituzte, baina benetan herri kirol bereziak izan dira, imajinazioz beteak.

Txikienak artoa aletzen ari ziren bitartean, helduagoak, sagar biltzen, lastoa bueltaka eramaten eta egurra jasotzen aritu dira, harri jasotzaileen moduan. Iluntzean garagardo dastaketa egingo dute, eta 21:30ean eskoba txapelketa ostatuan. 22:30ean, mus txapelketaren txanda izango da.

Bihar eta igandean zer ikusi eta gozatua izango da Alkizan, jai hauen barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!