'Slow art' eguna antolatu dute Ur maran

Ataria 2016ko apirilaren 4a

Artearen plazera eta harrigarritasuna beste ikusleekin batera partekatzeko eguna antolatu dute Alkizako museoan. Mokadu bat dastatu eta bost arte lanen inguruan ospatuko dute eguna.

Besteak beste, aurten Ricardo Ugartek egindako bi eskultura lan izango dira ikusgai: San Pedro eta Donde nace la ola. Julia Otxoak, El tiempo de las plantaciones poesia lana aurkeztuko du eta Koldobika Jauregik, Ewald Matare grafika lana erakutsiko du.

Horrekin batera, jatorri txinatarra duen El festival Quingming junto al rio pintura panoramikoa izango da Ur mara museoan, Zhang Zeduan (1085-1145), Song dinastiako artistari egozten diote obra.

Eguna bukatzeko, 16:00etan, Antonio Casado de Rocha eta Jose Ignacio Foronda editoreek, Henry D. Thoreau autorearen Volar liburua aurkeztuko dute. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!