Tailerraren helburua gizartea, eta bereziki adin txikiko populazioa, fauna basatia eta bere ingurune naturala ezagutu, kontserbatu eta aztertzearen garrantziaz ohartaraztea da. Helburu hori lortzeko, proiektuan habia-kutxak fabrikatu, jarri eta beren jarraipena egingo da, herriko kaskoan aurkitu ditzakegun hegaztiez baliaturik.
Tailerrean 9 eta 12 urte arteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute eta kopuru mugatua izango du, gehienez 16 ume aritu ahal izango baitira. Izen emateko udaletxera, 943 69 02 35 telefonora, hots egin beharko da. Ume asko parte hartu ezinik gelditzen bada, beste tailer bat egitea aztertuko du Alkizako Udalak.