Alkizako Udalak kaleratutako oharrean adierazi duenez, "azken aldi honetan hobi septikoan norberaren garbitasunerako eta haurrak garbitzeko erabiltzen diren eskuoihal heze asko agertu dira". Produktu mota honek, akats mekanikoak eragiten ditu iragazpen sisteman eta trabarazi egiten dute. Estoldak buxatu egiten dira.
Udalak jakinarazi duenez, "haustezina den ehunez eginak daude eskuoihal horiek, nahiz eta biodegradagarriak direla jartzen duen". Produktu hauek gaizki botatako beste hainbesterekin pilatzen omen da estolderian: "kotoi-zotzak, preserbatiboak, konpresak... eta araztegi sisteman kalte handiak sortzen dituzte".
Horregatik guztiagatik Alkizako Udalak produktu hauek komunetik behera ez botatzeko eskatu die herritarrei. "Errefusaren edukiontzian dute bere tokia".