Alkizako Udalak garbiketa lanak egiteko pertsona bat kontratatuko du

Ataria 2015eko urriaren 14a

Haurreskola eta Don Juanena garbitzeko ordezko langilea behar dute

Lan kontratua, astean 12 orduko lanaldia eta denboraldi baterako izango da. Izen emateko baldintza bakarra Alkizan erroldatuta egotea da eta hautagai guztien artean zozketa burutuko da. Ondoren lan poltsa bat osatuko da apuntatu diren pertsona guztien artean, Alkizako Udalak etorkizunean izango dituen beharrak asetzeko. Lan poltsak urtebeteko balioa izango du.

Urriaren 20ra arte izango da izen emateko azkeneko eguna udaletxean, bulego ordutegian. Zozketa egun horretan egingo da, 19:30ean pleno aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!