Bigarren agintaldia izango du Jon Umerezek

Ataria 2015eko ekainaren 13a

Goizeko 8:00etan egin dute kargu berriak hartzeko osoko bilkura. Goiztiarrenak izan dira eskualdean

Alkizako zazpi zinegotzietatik bik Tolosaldeko Hiru Tontorrak proban parte hartzekoak zirelako egin dute goizean goiz bilkura. Berazubira abiatu aurretik osatu dute udalbatza eta Jon Umerez, aurreko alkatea berretsi dute karguan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!